XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Zenbakia Matematikaren eremua hitz gutxitan definitu behar bada, eremu horrek
Ez dirudi zalantza handia dagokeenik, Matematikaren jaiotza zenbaki arrunten erdibitzearekin gertatu zela baieztatzeko: antzinako gizonek gainditu behar izan zuten lehenengo problema kontaketarena izan bide zen, izan ere, beren artalde edo beste gauza propioen kopurua zehazki jakiteko; eta kontaketaren ondorio zuzena, jakina, zenbaki arruntak dira.
Kontaketa bezain funtsezkoa zuten
Horra hor zenbaki arruntek betetzen dituzten bi eginkizunak: zenbaki kardinalak (kontatzeko) eta ordinalak (zenbakitzeko).
Zenbakiok ezagunak noiztik diren esatea oso zaila da: gizonaren lehenengo kontzeptuetan toki funtsezko bat betetzen dute
Dena dela, lehen aztarnak Babilonia eta Sumeriako herrien zibilizazioetan aurkitzen dira, duela 3.500 urte gutxi gora-behera; zenbaki arruntak erabiliz Aritmetika sinple baten jabe izatera iritsi ziren, bai eta astronomian saio txiki batzuk egiteraino ere.
Herri hauen matematikan argi ikus daitezke lehen aipaturiko bi zutabeak, zenbakiak eta
Egipton sortutako zibilizazioan zenbaki arruntak eta zatikiak ere ezagutu ziren.
Esan beharra dago, Matematikak ez zuela oraindik zientzia berezko baten postua; bere aplikazio praktikoagatik aztertzen zen, baina ez zen Matematikari buruz pentsatzen.
Egiptoko gizarte nekazari horren interes praktikoa lurraren neurketak ekartzen dituen problemak estudiatzea izan zen; ezagutzen den lehenengo izkribu matematikoan,
Niloa beheratu ondoren lur-banaketa egin beharrak bultzatu omen zituen azterketok, horrekin batean agrimentsorearen pertsonaia sortaraziz.
Grekoen jokabidea oso garrantzitsua izan da Matematikaren garapenean.
Matematika zientzia baten posturaino igon zuten hauek.
Pauso hau, interes praktiko hutsetik zerbait urrunduz Matematikaren eraikuntzan sortzen diren ideiei buruz interesatzen hastean ematen da.
Platon zenbakiak jainkoen inspirazioz sorturik daudela esatera iritsiko da, eta geometria zientzia guztietan lehena dela predikatzera.
Jainkoen atributuren bat ez al da absolutua, agian garrantzitsuena?; eta zer da